XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MAISU ETA ARTISTEN LAGUN Lukurreriaz nahiz eskuzabaltasunez, baina beti ere zoriaren arabera patuak egiten duen dohain-banaketan, Pepe Berruezori behintzat, zalantzarik gabe, maisutza suertatu zitzaion eta eginkizun hori egikaritu zuen, bere bizitzak igaro zituen anitz arlotako ihardun miresgarri horien aldi desberdinetan zehar.

Eta, berarengandik bereizten gintuzten urteen aldetik begiratuta, atsotitz ezagunak dioen inor ez da maisu jaiotzen ezintasun hura saihestea lortutako gizona zela iruditzen zaigu.

Berak bai, maisu jaio zela zirudien, ezen, inoiz ez bait genuen ezertan ere ikasle ikusi; baina, bere ikasgairik bikainena bere bizitza bera izanarren ere, kapitulurik garrantzitsuenak, beren pasealdiak beren filosofi teorien usainez lurrintzen zituzten peripatetikoen eskolako partaide haien gisa garatzen zituen.

Pepe Berruezorekin, kaleetan zehar, etorbideetan, hiribideetan, alamedetan edo pasealekuetan ibiltzeak, bere pausaldi eta etenaldi ugarirekin, elkarrizketaren gozotasunean sartzea zekarren eta arlorik desberdinekiko ekarri ere, hala nola, kultura edo jakinduriaren arloan, politika edo eta literaturarenean, pintura, antzerki edo zinea bezalako arteenetan, bere ezagupen zabalak Historiatik Bizitzara ezartzen zuen hurbilpen kezkatia eginez, iragana oraina eta geroa alkimia fin baten bidez konjokatuz, non berak, Apaiz Nagusia izaki, apaiz berriak meza ematean bezala jarduten zuen.

Hainbesteraino bait zekien dotoretasuna eta apaindura naturaltasunarekin ezkontzen.

Bere era adeitsu eta gizatiarrez, maisutzak bere isurbideak zituela irakatsi zigun eta horietatik, alderdi baikorrak galtzeke, zubia ezartzen zuen laztasun eta atseginaren artean; halere ordea, are garrantzitsuagoa izan zen, ikasgaiak ere, eguneroko ogibidearen katedra soiletik, apur bat bederen datorrena dijoa irakats zitezkeela bere bitartez jakin ahal izatea.

Eta era honetan irakatsi zuen, beti ere itxurakerietatik haratago joatea izan zena, bereziki, urte askotan zehar duintasun eta sotiltasun handiz eutsi zion arte-komentarigintzako ihardueratik; irakatsiz, erakutsiz eta gora eraziz, baina era berean errita eginez, zuzenduz eta iradokiz ere; hasi berriei irakatsiz eta adorea emanez eta finkatuei gogoeta egin eraziz; inor mindu gabe nola irakatsi jakinez eta behin ere adarra jo edo iseka egitearen hozkadarik erabili gabe, arte-ihardun orotan ere, ekoitzia gehiena arruntu edo merkataldu izanik ere, giza-sentiberatasunaren eta borondatearen merituzko ahaleginak gelditzen zirenaren jabe izanez eta horiek sustatzeak merezi zuela uste izanez.

Hortxe bada, kazeta baten orrietatik arte-komentariogintzako lan iraunkor horretan, bere irakaskuntz kezkak jasota gelditu dira, hain zuzen ere, bere berezitasunik funtsezkoenak irakaskuntzan aurkitu zituen gizonarenak.

Bere bizitzako beste ihardun batzutan bezalaxe, hemen ere jakinduriaren eta sotiltasunaren elkarketa zoriontsua biltzen jakin zuen.